Global site Global site

Zu zaude: 

  1. Laneko segurtasuna eta osasuna

Laneko segurtasuna eta osasuna

Langileen osasuna eta segurtasuna lehentasunezkoak dira Layderentzat. Gure ustez, jarduerak segurtasunez garatu behar dira beti, eta ez dira inoiz segurtasunaren kalterako izan behar. Enpresa arrakastatsuentzat, funtsezkoa da laneko osasun eta segurtasunaren arloko errendimendua etengabe hobetzea.

Geure jarduera garatzeko orduan, langileen, azpikontratatuen eta gure jardueren eraginpean dauden guztien osasuna eta ongizatea bermatzen ditugu. Beraz, behar den moduko prestakuntza ematen dugu, eginkizunak behar bezala betetzeko eta, horren bidez, enpresan bertan osasunaren zein segurtasunaren kultura sustatzeko.

Aldian-aldian, kanpoko zein barneko auditoriak, jarraipena eta ikuskapenak egiten ditugu, arriskuen kontrolerako neurriak eta kudeaketarako sistemak aztertzeko eta hobetzeko. Laydek, hain zuzen ere, Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema ezarri du, eta OHSAS 18001:2007 arauan dago oinarrituta. Era berean, Tata Steeleko segurtasun-estandarrak ere ezarri ditu.

Segurtasun eta Osasun Politika jaitsi