Global site Global site

Zu zaude: 

  1. Enpresa
  2. Nor garen

Nor garen

photo aérea

Layde Steel slu enpresa 1941. urtean sortu zen, Bizkaiko Durangoko udalerrian dago kokatuta eta burdingintzako produktuak eraldatzen ditu. Dena dela, materialak hotzean berrijeztea da bere jarduera nagusia, eta benetako aditua da honako arlo hauetan: tolerantzia mugatuko lodiera finak, ezaugarri mekaniko mugatuko materialak eta karbono ugariko materialak.

Gero eta zorrotzagoa den merkatu-eskariari erantzuteko asmoz, Laydek bere produktu-aukera dibertsifikatu duenez, hotzean berrijeztutako produktuak ez ezik, Zerbitzu Zentroan eraldatutako produktuak ere eskaintzen ditu.

Layde enpresa Tata Steel multinazional handiko kidea da. Multinazional hori burdingintzako produktuen ekoizpenean dago espezializatuta, Europako bigarren konpainia handiena da eta 20 milioi tona altzairu lantzen ditu urtero.

Tata Steelek honako negozio nagusi hauek garatzen ditu Europan: Long Products, Strip Products Mainland Europe, Strip Products UK, Speciality Businesses eta Distribution. Azken negozio horren barruan, Distribution Mainland Europe dago kokatuta, eta Layde enpresa bertako kidea da.