Global site Global site

Zu zaude: 

  1. Produktuak
  2. Ijezketa

Ijezketa

Prozesu honen bidez, ezaugarri mekaniko mugatuko eta zehaztasun-tolerantziako produktuak lortzen dira, baita burdingintzako enpresak lortzerik ez duen gainazal-akabera ere.

Prozesu honetan, beroan ijeztutako eta desugertutako materiala erabiltzen da, eta bezeroek eskatutako lodieraren arabera ijezten da. Ondoren, suberatu eta skinpassatu egiten da. Horri esker, material harikorra lortzen denez, edonolako pieza ekoizteko erabili ahal izango da.

Ostean, eskatutako zabaleren arabera ebakiko da materiala, eta, amaitzeko, paketatu egingo da.

Gure ekoizpen-aukera 0,20 mm eta 4,00 mm arteko lodierakoa da mailaren arabera; eta 10 mm zein 650 mm arteko zabalerakoa

proceso_laminado
MaterialakalitateaAraua
Hotzeko ijezketaC10E > C100SEN 10132
51CrV4 eta 58CrV4EN 10132
9MnPb28 eta 11MnPb30EN 10087
DC01 LC-C590 > DC06EN 10139
ST 37-2 > ST42-2 DIN 1623
HC260LA > HC420LA EN 10268
AU500 > AU900 Produktu-gama

Erresistentzia altu eta ale fineko altzairu mikroaleatua

AU kalitate berriak, muga elastiko eta luzapen aparta konbinatzen dituzte.

Altzairu hauek, nabarki gainditzen dituzte DIN 10268 araua biltzen dituen muga elastikoak. Zeinek 500MPa-eko maximoak betetzen ditu, AU kalitateak, ordea, 500MPa-tik 900MPa-ra arteko muga elastikoak betetzen ditu.

Ezaugarri mekanikoak:

KalitateaRp MpaRm MpaA%
AU500500550-70013
AU550550600-75012
AU600600650-80011
AU650650700-85011
AU700700750-90011
AU750750800-95010
AU800800850-10009
AU850850900-10509
AU900900950-11009

Ezaugarri kimikoak (% Pisuaren arabera):

CMnPSSiAlminNbTi
0,11,60,0250,010,50,030,090,150
DC01 EK-DC06 EK, DC03ED-DC06 EDEN 10209

Sendzimir teknologia

Hotzean ijezteko prozesua Sendzimir teknologian dago oinarrituta. Teknologia hori mundu zabalean da ezaguna, oso gogorrak diren materialak ijezteko ahalmena dauka-eta. Hartara, oso lodiera txikiak lortzen dira, bitarteko suberaketa-ziklo ugari garatu gabe.

Era berean, gainazal-kalitateak eta tolerantzia egokituak lortzeko aukera ere eskaintzen du, ohiko ijezkailuen bidez lortzea oso zaila dela kontuan hartuta.

Sendzimir ijezkailuek ijezteko zilindroen kutxa dute, hurrengo irudian agertzen den bezala:

Oinarrizko eskema photo laminados

Lan-zilindroen diametroa txikia denez, murrizketa handiagoak egin daitezke. Horrez gain, erraz erabiltzen direnez, aise aldatu eta ahalik eta gainazal-kalitate handiena bermatu daiteke.

Lan-zilindroen tamaina txikitzeko asmoz, ijezketan sortutako presio handiei eusteko moduko babes-zilindroak ditu Sendzimir ijezketak. Zilindro horien diseinua oso konplexua denez, erraz-erraz egin daitezke ahalik eta lautasun handiena lortzeko beharrezkoak diren egokitzapenak

sendzimir_detalle01 sendzimir_detalle02

Aplikazioak

pieza_1 pieza_2 pieza_3 pieza_4 pieza_5

Aplikazioak