Global site Global site

Zu zaude: 

  1. Produktuak
  2. Instalazioak eta ekipoak

Instalazioak eta ekipoak

Laydek honako instalazio eta ekipo hauek ditu ekoizpenerako, eta oso ondo prestatutako langileen ardurapean daude.


Desugerketa

Desugerketa-lineak 136 metroko luzera dauka, azido klorhidrikoa darabil desugertzaile moduan eta gainazal-garbitasun handia lortzen du. Hori dela eta, banda bera lehor-lehor geratzen da, ondoren olioztatzeko eta oxidazio-arriskuak desagerrarazteko. Linearen amaieran, zeharkako ebaketarako makina dago kokatuta, eta, horri esker, bobina bera zumitzetan eraldatu daiteke, beharrezkoa ez den lekualdaketarik egin gabe.

Lineak, gainera, 1.250 mm-ko zabalera, 1,5-6 mm-ko lodiera eta 25 tonako gehienezko pisua dituzten bobinetarako ahalmena ere badauka. Linearen bidez, gure lantegian berrijeztuko diren material guztiak desugertuko dira, hirugarrenentzako makilak egingo dira eta merkaturatuko diren zumitz nahiz txapa desugertuak erdietsiko dira.

photo_decapado

Ijezketa

Gure instalazioan, 650 mm-ko bandadun SENDZIMIR ijezkailu itzulgarri bi daude. Euren ezaugarriei esker, tolerantzia mugatuko produktuak ekoitzi ditzakegu lodiera guztietan.

Gure ekoizpen-aukera 0,20 mm eta 4 mm arteko lodierakoa da; eta 10 mm zein 650 mm arteko zabalerakoa. Zumitzen barne-diametroak, ordea, 400 mm eta 508 mm artekoak dira produktu-motaren arabera.

photo_laminado

Suberaketa

EBNER labeak erabat automatizatuta daude autoprogramazioaren bitartez, gas naturalaz dabiltza eta euren atmosfera hidrogenozkoa da oso-osorik.

Labe hauetako konbekzio-ahalmena ezohikoa denez, badago tenperatura bobina osoan berdintzerik. Hori dela eta, ezaugarri mekaniko berberak lortzen dira zumitzetan zehar. Bestetik, ez dira gainazaletan markak eta marrak egin ohi dituzten uzkurdurak eta dilatazioak sortzen.

Hidrogenoak murrizketa-ahalmen handia daukanez, ijezketaren ondorioz sortutako edozein hondakin, olio... desagerrarazten ditu, eta gainazala bera ezin garbiagoa da.

photo_recocido

Skinpassatua

Berezko ezaugarri mekanikoak aldatu gabe materialaren gainazala zertxobait gogortzen duten skinpassak erabiltzen ditugunez, gainazal laua lortzen dugu, eta bezeroak eskatutako zimurtasuna ere badauka.

photo_skinpass

Luzetarako ebaketa-lerroak

Hotzean ijeztu, galbanizatu, elektrozinkeztatu eta aurretiaz pinatutako bobinak eraldatzeko orduan, luzetarako zenbait ebaketa-lerro eta zeharkako ebaketa-lerro bat erabiltzen ditugunez, 10-1.650 mm-ko zabalera eta 300-6.000 mm-ko luzera dituzten zumitzak nahiz txapak lortzen ditugu.

photo_cizalla