Global site Global site

Zu zaude: 

  1. Enpresa
  2. Historia

Historia

Honako puntu hauetan laburtuko ditugu enpresak abian emandako 60tik gora urteak:

  • 1941- Laminación y Derivados S.A. (Layde) sortu zen Euskadiko goraldi industrial bete-betean.
  • 1990 - British Steelek, Erresuma Batuko burdingintzako enpresa nagusiak, Laydeko akzioen %34 erosi zituen, nazioartean hedatzeko estrategia moduan.
  • 1999ko uztaila - British Steelek akzioen %100 erostea erabaki zuenez, sozietate osoa hartu zuen kontrolpean.
  • 1999ko urria - British Steelek eta Holandako Koninklijke Hoogovens burdingintza-enpresak bat egin zutenean, Corus Taldea sortu zen, eta, aurrerantzean, horixe bera izan zen Layderen jabea.
  • 2007ko apirila - Tata multinazionalak Corus Taldea erosi zuenez, Tata Steel burdingintza-atalean txertatu zen.
  • Gaur egun - Tata Steelen barruan, Layde etengabe ari da nazioarteko merkatuetan hazten eta bere produktu-aukera dibertsifikatzen, bezeroen premiei aurre egin ahal izateko.

Laydek Durangon daukan lantegia 70.000tik gora m2-ko lursailean dago kokatuta, eta bertako instalazioek 40.000 m2-ko azalera hartzen dute