Global site Global site

Zu zaude: 

  1. Enpresa
  2. Balioak

Balioak

rb1375_TataSteelApprentice

Hona hemen Layde Steel eta Tata Steel enpresen filosofia arautzen duten balioak:

  • Bikaintasuna: profesionaltasunez lan egiten dugu. Helburu erronkariak ezarri eta berrikuntza zein arintasuna sustatzen ditugu. Gauzak hasiera-hasieratik egiten ditugu ondo. Partekatu, ikasi eta etengabe egiten dugu hobera.
  • Bezeroen premien ulerkuntza: geure jakintza hobetu eta bezeroen konfiantza eskuratzen dugu, euren negozioa ulertzean. Egitateak ditugu gidari, eta zer egin neurtzen dugu.
  • Erantzukizuna: lidergo pertsonala dugu laneko segurtasun eta osasunean. Oso arduratsuak gara ingurumenaren eta erkidegoaren arloan. Konpromisoak eta erantzukizunak hartzen ditugu geure gain. Irmo-irmo jokatzen dugu, aldaketa sustatu eta zuzentzeko.
  • Osotasuna: Tataren balioak abian jarri eta modu ireki bezain gardenean eztabaidatzen dugu, konfiantza eratzeko eta errespetua lortzeko. Etikaz jokatzen dugu.
  • Batasuna: geure bezeroen mesedetan elkarrekin lan egiten dugunean sortzen dugu balio handiena. “Konpainia” bakarra izango bagina bezala jokatzen dugu. Aniztasuna balioetsi eta eginkizun, nazionalitate zein trebetasunen nahasketari ateratzen diogu onura.