Global site Global site

Zu zaude: 

  1. REACH

REACH

Europako Batzordeak onartutako REACH araudia (Substantzia eta Prestakin Kimikoen Erregistroa, Ebaluazioa, Baimena eta Murrizketa) 2007ko ekainean sartu zen indarrean.

Araudi berri horren arabera, substantzia eta prestakin kimikoen ekoizle eta inportatzaile guztiek substantzia horien segurtasun kimikoari buruzko ebaluazio xeheak egin behar dituzte derrigorrean. Era berean, Substantzia eta Prestakin Kimikoen Agentzia Europarrean (ECHA) ere erregistratu behar dituzte.

REACH araudian bertan, ECHAk eta Europako Batzordeak oso substantzia kezkagarrien inguruan ezarritako baimen-betekizunak zein diren azaltzen da. Bertan, hain zuzen ere, honako hauexek hartzen dira kontuan: substantzia kartzinogenikoak, mutagenikoak, ugalketarako toxikoak direnak, iraunkorrak, biometagarriak eta toxikoak edo oso-oso iraunkorrak eta oso-oso biometagarriak.

Euren ordez hain arriskutsuak ez diren beste batzuk erabiltzea da helburua. Halaber, betebehar berriak ere bete behar dira bezeroekin eta hornitzaileekin garatu beharreko komunikazioari dagokionez, hornikuntza-katean zehar ere informazioa partekatu ahal izateko.

Tata Steelek REACH araudiaren garapenaren jarraipen hurbila egin du. Geure betebeharrak antzeman eta behar den moduko estrategia garatu dugu betearazi egiten ditugula bermatzeko. REACH araudiko betekizunak betetzeko asmoz, Tata Steelek talde zentrala sortu du, eta taldeko enpresei ematen die behar besteko laguntza.

Informazio gehiago: Tata Steel REACH


REACH y Layde Steel

REACH araudipean, Layde Steelek bezeroei hornitzen dizkien altzairuzko produktuak artikuluak dira eta ez substantziak edo prestakinak.

Substantzia eta Prestakin Kimikoen Agentzia Europarrak (ECHA) aldian-aldian eguneratzen du baimen-prozesuen eraginpean dauden oso substantzia kezkagarrien zerrenda (SVHC). REACH araudiko 33. artikuluaren arabera, SVHCek artikuluen pisuan %0,1etik gorako kontzentrazioa dutenean, artikulu horietako hornitzaileek informazio hori jakinarazi beharko dute derrigorrean.

Gaur arte, zerrendako oso substantzia kezkagarri batek ere ez dauka %0,1etik gorako kontzentrazioa bezeroei hornitzen dizkiegun altzairuzko artikuluen pisuan.

ECHAko SVHCen zerrenda monitorizatzen jarraituko dugu, eta, beharrezkoa denean, geure bezeroei emango diegu horren berri.

Tata Steeleko REACH konpromiso-gutunak hementxe daude eskuragarri: REACH konpromiso-gutunak